Herriko kulturaren egoeraz eta aurrera begirako erronkez eztabaidatu zuten Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Txani Rodriguez idazleak, Izar Mendiguren kazetariak eta Izaskun Alonso margolariak iragan ostiralean KULTURLAB 02k antolatutako solasaldian – El lehendakari Juan José Ibarretxe, la escritora Txani Rodríguez, la periodista Izar Mendiguren y la pintora Izaskun Alonso debatieron el pasado viernes en la tertulia organizada por KULTURLAB 02 sobre la situación de la cultura en la localidad y los retos de cara al futuro.
*** Más abajo en castellano.
Solasaldi berezi batez gozatu ahal izan zuten iragan ostiralean Laudioko Lamuza parkeko Kasinora bertaratu zirenek. Ezohiko ekimena izan zen, batez ere, bertan parte hartu zuten hizlariengatik. Izan ere, Kulturzaleak elkarteko kideek Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Txani Rodriguez idazlea, Izar Mendiguren kazetaria eta Izaskun Alonso margolaria batu zituzten mahai berarekin bueltan, Laudioko kulturaren orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Txema Urquijok ere parte hartuko zuen solasaldian, baina azken unean huts egin behar izan zuen, lan kontuak medio.
Alonso arduratu zen mahaingurua dinamizatzeaz, antolakuntzako kidea delako. Kulturzaleak elkartearen nondik norakoak azaldu zituen sortzaileak. SOS Lamuza Parkea plataformatik eratorritako talde bat dela kontatu zuen, eta helburu nagusi bat dutela: Lamuza parkea “kulturaren parke” bihurtzeko dituen aukerak aztertu eta aldarrikatzea. Horretarako egin zuten iaz itsas-edukiontzien ekimena, besteak beste.
Azalpen horren ostean, beste hiru hizlariei eman zien hitza Alonsok. Laudioko kulturari buruzko ideia ugari plazaratu zituzten, bakoitza bere esperinetzia pertsonaletik abiatuta. Ibarretxek, adibidez, nazioartean (Lehendakari Agirre fundazioko kide moduan) eginiko lanak izan zituen hizpide, eta gauza bat nabarmendu zuen batez ere: herri baten kultura estrategia herri horren sustraietara lotuta egon behar dela.
Txani Rodriguezek, bere aldetik, herrian dauden (eta sortzeke dauden) kultur azpiegituretan jarri zuen arreta, eta azpimarratu zuen ez dela gauza bera sortzaile edo ikusle moduan behar dena. “Egoera ona ez izateak sorkuntza bultzatu dezake, haserreak askotan sorkuntza bultzatzen duelako”.
Izar Mendigurenek, bere aldetik, Laudion jada egiten den kultura-sorkuntza guztian jarri zuen arreta, eta horren balioa goraipatu zuen, “ekitaldi erraldoi edo azpiegitura handietatik harago”.
Parkearen aukerak
Solasaldiaren bigarren zatian, Lamuza parkean jarri zuen begirada Alonsok, eta “kulturaren parkea” kontzeptuari buruz hausnartzea eskatu zien beste hiru hizlariei. Ibarretxek nabarmendu zuen parkean garatu daitekeen estrategia herri osoko plangintzari lotuta egon behar dela, eta “eskualde mailan” pentsatzeko garrantzia ere jarri zuen mahai gainean. Mendigurenek bat egin zuen ideia horrekin, eta parkeko azpiegiturei zuku gehiago ateratzearen alde kokatu zen. Rodriguezek, bere aldetik, SOS Lamuza Parkea plataformak eta Kulturzaleak elkartean aritutako kideei eskerrak emateko baliatu zuen bere hitzartzearen zati bat, «uste hauetan zehar eginiko lan guztiagatik».
Kultura kontseiluan parte hartzeko deia
Dozenaka lagun bertaratu ziren solasaldiaz gozatzera, eta horietako bi animatu egin ziren euren iritzi eta hausnarketak plazaratzera.
Kulturzaleak elkarteko beste kide batek ere hartu zuen hitza. Laudioko Udalak berriki abian jarri duen Kultura kontseiluan izena emateko deia zabaldu zuen, marko horren sorrerak herriko kulturaren garapean izan dezakeen garrantzia nabarmenduta.
LUXUZKO PARTE-HARTZEA
Juanjo Ibarretxe
Laudioko Txirrindularitza Elkarteko lehendakari ohia, Laudioko alkate ohia eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia.
Ameriketako Estatu Batuetako eta Latinoamerikako unibertsitate ezagunetan irakasle eta ikertzaile. 2013tik ALC-K gizarte-berrikuntzako laborategiko presidentea da, eta laborategi horren elementu bereizgarria Kukturako K da.
ALC-K (Agirre Lehendakaria Center) 2013an sortu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), AC4-Columbia University-rekin lankidetzan, New Yorken.
ALC-K-k komunitate-eraldaketako prozesuak bultzatzen ditu Berrikuntza Irekiko Plataformen bidez, aldaketaren eragile gisa kultura oinarri hartuta.
Bere helburu nagusia gizarteak dituen erronka konplexuenei heltzea da, eraldaketa sistemikoari buruzko ikerketak praktikan jarriz. Elementu bereizgarria komunitate bakoitzaren kultura, narratiba eta balioak integratzea da, Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegi holistiko batetik.
Txani Rodriguez
Idazlea, kazetaria eta sormenezko idazketako irakaslea da, eleberri eta kontakizun lan ugari argitaratu ditu eta komikietarako gidoi ugari egin ditu ere.
2021ean, gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, “Los últimos románticos” izeneko eleberriagatik. Bertan, identifikatu gabeko leku bat aipatzen du, gauza askotan bere gaztaroko Laudiorekin bat egiten duena. Zinemarako egokitzapen bat prestatzen ari dira. Epaimahaiak nabarmendu zuen “eleberriak modu zirraragarrian jasotzen duela gure industria-sarearen azken estertoreen irudikapena, eta sindikalismoaren aldeko apustua borroka kolektiboaren ikur gisa, aldi berean borrokalaria eta guztiz samurra den eleberri batean”.
Txanik hainbat komunikabidetan eta kultur ekintzetan parte hartu ohi du, bereziki literaturan, Laudion, Udal Liburutegiko Irakurketa Kluba bultzatzea kasu.
Izar Mendiguren
Bertsolaria, kazetaria eta sortzaile anitza da, eta hainbat proiektu eta ekimen sortzailetan parte hartzen du, betiere euskaratik eta euskaraz. Hainbat mugimendutan hartzen du parte ere: bertsolaritza, herri mugimenduak, Mugimendu feminista…
Musika gisa hainbat proiektuen parte izan da, Uluka taldea agian nabarmenena eta iraunkorrena, baina Ertzetik ikuskizunean edo euskarazko rap freestyle saio askotan ere parte hartu du.
Lanbidez kazetaria da eta Aiaraldea Komunikabideko ohiko sinaduretako bat eta bere erredakzio taldeko kide da. Eskualdeko “Aiaraldea Ekintzen Faktoria” kultur eta gizarte berrikuntza proiektuko kidea ere bada bere hasieratik.
Ikus-entzunezko kazetari gisa hainbat ekitaldi eta ikuskizunen aurkezle izan da. Arabako Bertsolari Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan da, eta bertso-eskola ezberdinetan bertsolaritza irakaslea izan da.
Gainera, hainbat musika-talderentzako letrak idatzi ditu, besteak beste, ‘Aiaraldea K@ntu k@ntari’ diskorako, eskualdeko historia eta ohiturak ardatz hartuta. Bertan, 9 abestiren hitzak sortu zituen Igon Olaguenagak eta Egoitz Uriartek musikatu zezaten.
Izaskun Alonso
Pintorea eta gainazalen diseinatzailea, Arte Ederretako irakaslea UPV/EHUn eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu duena. «Artea, ikerketa eta feminismoak» taldean parte hartzen du, eta talde horrekin hainbat jarduera eta perfomance egin ditu.
Pintura-arkitektura-hiria elkarrizketan oinarritzen da bere ikerketa, eta urte askoan hormetan eta espazio arkitektonikoetan esku-hartze plastikoak egin ditu; horietako batzuk Laudion ikus ditzakegu.
Doktore-tesia arlo horretan garatzen ari da, eta erakusketa kolektibo zein indibidual ugari egin ditu azken urteotan Euskal Herriko eta inguruko hainbat herritan.
Gure herrian kultura-berrikuntza sustatzea helburu duen LAUDIOKO KULTURZALEAK kultur kolektiboaren sortzaileetako bat eta presidentea da.
______
Los asistentes al Casino del parque Lamuza de Llodio pudieron disfrutar de una tertulia muy especial el pasado viernes. Los miembros de Kulturzaleak reunieron al lehendakari Juan José Ibarretxe, a la escritora Txani Rodríguez, a la periodista Izar Mendiguren y a la pintora Izaskun Alonso para hablar sobre el presente y el futuro de la cultura de Llodio. Txema Urquijo también iba a participar en la charla, pero en el último momento tuvo que fallar por motivos de trabajo.
Alonso se encargó de dinamizar la mesa redonda porque es miembro de la organización. La creadora explicó los entresijos de la asociación Kulturzaleak. Contó que SOS Lamuza Parkea es un grupo derivado de la plataforma y que tienen un objetivo principal: analizar y reivindicar sus posibilidades de convertir el parque de Lamuza en un parque unifamiliar de la cultura. Para eso hicieron el año pasado una iniciativa de contenedores marinos, entre otros.
Tras esta explicación, Alonso cedió la palabra a los otros tres ponentes. A partir de sus respectivas experiencias personales, Ibarretxe se refirió, por ejemplo, a sus trabajos internacionales (como miembro de la Fundación Lehendakari Agirre), destacando sobre todo que la estrategia cultural de un pueblo debe estar ligada a sus raíces.
Txani Rodríguez, por su parte, puso el foco en las infraestructuras culturales que existen -y están por crear- en el pueblo y subrayó que «no es lo mismo lo que se necesita como creador que como espectador». La falta de buenas condiciones puede estimular la creación, porque muchas veces la indignación favorece la creación.
Izar Mendiguren, por su parte, puso el foco en toda la creación cultural que ya se lleva a cabo en Llodio y alabó su valor más allá de grandes eventos o grandes infraestructuras.
Opciones del parque
En la segunda parte del coloquio, Alonso puso la mirada en el parque de Lamuza y pidió a los otros tres ponentes reflexionar sobre el concepto de parque de la cultura. Ibarretxe destacó que la estrategia que se pueda desarrollar en el parque debe estar ligada a la planificación de todo el país y puso sobre la mesa también la importancia de pensar a nivel regional. Mendiguren se sumó a esta idea y se situó a favor de sacar más jugo a las infraestructuras del parque. Rodríguez, por su parte, aprovechó parte de su intervención para agradecer a los miembros de la plataforma SOS Lamuza Parkea y Kulturzaleak su colaboración «por todo el trabajo realizado a lo largo de estas convicciones».
Llamamiento a participar en el Consejo de Cultura
Decenas de personas acudieron a disfrutar de la tertulia y dos de ellas se animaron a hacer públicas sus opiniones y reflexiones.
Otro miembro de Kulturzaleak también tomó la palabra. El Ayuntamiento de Llodio ha puesto en marcha recientemente un Consejo de Cultura para inscribirse, destacando la importancia que la creación de este marco puede tener para el desarrollo de la cultura local.
PARTICIPACIÓN DE LUJO
Juanjo Ibarretxe
Ex-lehendakari de la Sociedad Ciclista de Laudio, Ex-alcalde de Laudio y ex-lehendakari del Gobierno Vasco.
Profesor e investigador en conocidas universidades de Estados Unidos y Latinoamérica, desde 2013 es presidente del Laboratorio de innovación social ALC-K, cuyo elemento diferencial es la K de “Kultura”.
ALC-K (Agirre Lehendakaria Center) fué fundado en 2013 por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) en colaboración con AC4-Columbia University en Nueva York.
ALC-K impulsa procesos de transformación comunitaria a través de Plataformas de Innovación Abierta apoyándose en la cultura como motor de cambio.
Su objetivo principal es abordar los desafíos más complejos a los que se enfrenta la sociedad, poniendo en práctica sus investigaciones sobre la transformación sistémica. El elemento diferencial es la integración de la cultura, las narrativas y los valores de cada comunidad, desde una visión holística de Desarrollo Humano Sostenible.
Txani Rodriguez
Escritora, periodista y profesora de escritura creativa, ha editado numerosas obras de novela y relato y ha realizado numerosos guiones para comics.
En 2021 ha sido ganadora del Premio Euskadi de Literatura en lengua castellana por su novela “Los últimos románticos” donde habla de un lugar no identificado que reune numerosas coincidencias con el Laudio de su juventud. Ya está en preparación una adaptación al cine. El jurado destacó que la novela recoge “de manera emocionante la representación de los últimos estertores de nuestro tejido industrial, y la apuesta por el sindicalismo como símbolo de la lucha colectiva en una novela que es a la vez combativa y profundamente tierna”.
Txani colabora habitualmente en numerosos medios de comunicación y en diversas actividades culturales, especialmente literarias, en Laudio, donde impulsa el Club de Lectura de la Biblioteca municipal.