JOKO ETA ARKITEKTURA LABORATEGIKO IKASTAROAREN 2. DEIALDIA / 2ª CONVOCATORIA DEL CURSILLO LABORATORIO DE JUEGO Y ARQUITECTURA
6 ETA 10 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT
Jolasaren bidez arkitektura eta hirigintza haurtzarora hurbiltzea helburu duen proiektu artistiko-hezitzailea da eta KAMALA CANDAL arkitekto laudioarrak garatu du.
Izen emate derrigorrezkoa hemen
Ikastaro honetan etxeetako naturaren ideia landuko da. Naturak arkitekturan nola joka dezakeen eta eraikinetan nola integratzen den edo eraikinak naturan nola integratzen diren erakutsiko da. Kontua da bizitzea eta zaintzea, paisaia zaintzea. Bizitza eraikinetan nola sartzen den ikusiko dugu: landaredia, ura, animaliak, harriak, zerua… Landaredia errespetatzen duten etxeak ikusiko ditugu. Kartoiarekin etxeak, zuhaitzak, lorategiak, baratzeak, ibaiak… sortzera jolastuko gara.
Ikastaroaren helburua da laudioar gazteenak arkitekturarekiko interesa pizten hastea eta arkitektura gure bizitzak bustitzen dituen zerbait bezala ulertzea.
Ikastarora joateko aldez aurretik izena eman beharko da www.kulturlab.info webgunean, ikastaro bakoitzeko 10 plaza baino ez baitaude (ikastaroa abenduaren 28an errepikatuko da).
Ikastaroak 5 €ko prezio sinbolikoa izango du haur bakoitzeko.