BISITA / VISITA: DINAMOA / «SORKUNTZA HAZITEGIAK», SORKUNTZA GUNEEN KUDEAKETARI BURUZKO 7. ZIKLOKO 3. SAIOA / 3ª SESIÓN DEL 7º CICLO DE ENCUENTROS SOBRE GESTIÓN DE ESPACIOS CREATIVOS
SORKUNTZA HAZITEGIEN 7. ZIKLOAREN 3. SAIOA
7. edizioaren hirugarren saioan, abenduaren 14an, DINAMOA gunera hurbilduko gara, Gipuzkoako udalerriko kultur mahaiak kudeatuta eta erakundeen babes garrantzitsuarekin. Xehetasunez ezagutuko ditugu, historia eta funtzionatzeko modua kudeatzen duten pertsonen eskutik.
Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sortzaileek lan egiteko lekua da, babesa eta giroa. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Inorena ez baina denona, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, sorkuntza nork bere baitatik kolektiborako jauzia baita. Mundua ulertzeko eta mundua kontatzeko aukera da Dinamoa.